top of page

Hiru Hiriren BatURA

Ura garapen-iturria izan da eta izango da beti, denon ondasuna, zaindu beharrekoa. Argazki-erakusketa honetan ageri diren hiru hiriak baliabide estimatu horri begira sortu ziren. Erakusketak hiru hiriok bildu nahi ditu —Kubako Habana Zaharra, Senegalgo Saint Louis uhartea eta Euskadiko Bilbo, Espainian—, nazioarteko lankidetzaren eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren bidez.

 

Ekimena hiru erakunde hauen elkarlanari zor zaio: Habana Hiriko Historialariaren Bulegoa (Kuba), Hahatay Son Risas de Gandiol (Senegal) eta Kultura, Communication y Desarrollo KCD GGKE. Hiru erakundeok sinetsita gaude kultura giza garapenerako funtsezko eragilea dela gizartearen, politikaren, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik. Kezka horrek bultzatuta sortu zen ondareari lotutako eta Euskal Herriak lagundutako Hegoaldea-Hegoaldea lankidetza-proiektu baten asmoa.

 

1938an sortu zen Habana Hiriko Historialariaren Bulegoa (HHHB), eta Habanako erdigune historikoa birgaitzeaz arduratu da 1981etik. Garapen-eredu integral eta jasangarria erabiltzen du horretarako, kultura, ondarearen birgaitzea, zaharberritze arkitektonikoa eta hobekuntza sozioekonomikoa ardatz hartuta. Helburua: egoera duinean edukitzea jendea bizi den ingurunea, ekonomikoki errentagarria eta ingurumenaren aldetik jasangarria dela.

 

Senegalgo Hahatay, Sonrisas de Gandiol elkartea, berriz, 2012an sortu zen, eta woloferako «Man na nekk» kontzeptua hartzen du oinarri; «lor daiteke» esan nahi du. Hori dela eta, elkartearen misioa (eginez ikastea) etengabeko ekintza da, ziurtatu ahal izateko pertsona guztiak duintasunez biziko direla eta beren bizitzaren protagonista eta beren garapenaren eta askatasunaren eragile izango direla.

 

KCD GGKE Euskal Herrian sortu zen, 2008an, giza garapen bidezko eta jasangarria helburutzat hartuta. Helburu horretara iristeko, komunikazioa eta kultura baliatzen ditu munduak elkarlotzeko eta justiziaren eta denon ongi globalaren aldeko sinergiak sortzeko, elkartasunaren, nazioarteko lankidetzaren eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzaren bidez.

Djibril SY copia.jpg

Bilbao

Zenbait herritan nabigagarria izan da Bilboko itsasadarra historian zehar. Bilboren sorrera-garaira itzultzeko, Erdi Arora jo behar da. Sasoi hartan, ertzetako batean zegoen kokaleku txiki bat hiriaren erdigune bihurtu zen; egun Bilboko Alde Zaharra edo Zazpikaleak deritzoguna, alegia. Funtsezkoa izan du itsasadarra hiriak, eta mende luzez erabili izan da merkataritzarako. XIX. eta XX. mendeetan, berriz, industria siderurgikoa eta ontzigintza nagusitu ziren. 1950eko hamarkadan, puri-purian zegoen: bikoiztu egin zen Bilboko metropolialdeko populazioa, bizimodu hobeago baten bila Espainiako landa-eremutik bertaratutako immigrante-kopuru handia zela medio. Txabolatan bizitzen jarri ziren haietako asko, eta are larriagoa bilakatu zen aspalditik hiriak pairatzen zuen etxebizitza-gabezia. 1980ko hamarkadan heldu zen hiriaren gainbehera, krisi ekonomiko eta industrialaren eraginez, eta nabarmen hedatu zen gizarte-bazterketa. 1992an, berriz, hiriaren berroneratze-prozesua jarri zen abian, industriarik handienak jada itxiak zirela. Egun, bestelako ezaugarriak ditu Bilbok: arkitektura modernoa, aberastasun kulturala, gastronomia… Eta Guggenheim du enblemarik ezagunena. Alabaina, Bilbo Handi inklusiboa, jasangarria eta genero-ikuspegia aintzat hartzen duena eraikitzeko, gizarte- eta lan-inklusioa sustatzeko neurriak hartu behar dira, eta aukera-berdintasuna ziurtatu herritar guztiei. Bestalde, hiri-garapen jasangarriko programak eta proiektuak bultzatzen jarraitu behar da, betiere genero-ikuspegia eta mugikortasun jasangarria kontuan harturik. Funtsezkoa da hezkuntza-programak eta gizartea sentsibilizatzekoak bultzatzea, genero-berdintasuna sustatu eta diskriminazio-mota orori aurre egiteko. Garrantzizkoa da, halaber, aniztasuna eta gizarte-inklusioa bultzatzen duten tokian tokiko ekimen kulturalei laguntzea, eta erabakietan herritarren partaidetza sustatzea, ziurtatzeko politikak eta proiektuek talde sozial guztien beharrak islatzen dituztela eta inor ez dela bazterrera geratzen.

KA_SAN ANTON.jpg
KA_Puente La Salve copia.jpg
KA_La Karola.jpg
KA_ZUBI ZURI.jpg
KA_Puente La Merced.jpg
KA_Puente del Arenal.jpg
KA_Puente Colgante Gabarra.jpg
KA_Deusto y pasarela.jpg
FONDO elegido.jpg

Senegal

Belaunaldiz belaunaldi, lotura estua dute urarekin Saint-Louiseko komunitateek. Haien eguneroko bizimoduari eragiten dio harreman horrek, eta imajinario kolektiboa elikatzen. Une jakin bat atzitzeko argiak argazki-kameraren objektiboa zeharkatzen duen bezala, hala atzematen dute Saint-Louiseko biztanleek gai likidoa, eta harekin bustitzen euren bizitza. Arrasto ezabaezina uzten du urak hango herritarren historian eta kulturan. Gaur egun, sentikortasun berrituarekin betikotzen du ikusizko legatu hori argazkilari-belaunaldi berri batek: Massow Ka - El Junio, Yaay Hawa Fall, Alioune Seye, Elimane Diao eta Madawass Diagne… Saint-Louiseko bizimoduaren aniztasunaren eta bizitasunaren adierazle dira haien lanak, non aberastasun infinituko paisaia kulturala sortzen duten urak eta memoriak, bat eginik, eta urruneko ortzi-mugei ere lekua egiten baitiete, Bilbo, Habana eta beste zenbait lekurekiko konexioen bidez. Bilbon, Euskal Herriko portu kosmopolitan, ura da Saint-Louisekin partekatzen duen historiaren lokailua. Ozeano Atlantikoak bustitzen duen eta kaleak historiaz beteak dituen Habana hirian ere ura dute Saint-Louisekiko lokarri. Elkarrengandik urruti dauden munduen arteko lotura da hiru hiriok inguratzen dituen ura; Atlantikoko olatuak nazioarteko konexio baten enbaxadoreak dira, elementu berak loturik dauden herrien ametsak garraiatzen dituztenak. Honenbestez, hiru munduren kontakizunak uztartzen dituen portu horien arteko elkarrizketa dugu argazkilari gazte horien obra.

Madawass Diagne 6 copia.jpg
Elimane Diao 5 mas alta copia.jpg
Alioune Seye 8 copia.jpg
Mamy H. Fall  copia.jpg
Djibril SY copia.jpg
Massow Ka Ndar 83 copia.jpg
Massow Ka Ndar 85 copia.jpg
Mami H. FALL copia.jpg

Cuba

1519an sortu zuten Habana hiria, Golkora ematen duen badia zabal baten ertzetan. Berehala bihurtu zen Habana Espainiaren eta Amerikaren arteko merkataritzaren erdigune; hori zela eta, mendebaldeko hemisferioko hiririk garrantzitsuenetakoa eta ondoen gotortuetakoa bilakatu zen, eta goitizen hau jarri zioten: «Mundu Berriaren Giltza eta Indien Hormaurrea». XVIII. mendearen erdi aldera, gotortutako barrutiaren mugak gainditu eta hegoaldera zein mendebaldera hedatzen hasi zen, landa-eremuan eta kosta-lerroan barneratzen ziren bideei jarraikiz. 1950 aldera, milioi bat biztanle zituen metropolialdeak, baina auzo zaharren fisionomiak lehengoan zirauen: portaleez inguratutako plazak, eta arkitektura andaluziarraren eragin nabarmeneko hiri-egitura, Karibeko klima beroari egokitua. Indiarren, afrikarren eta espainiarren nahasketa dute ezaugarri inguru horiek, eta kubatarren nortasunaren funtsa dira. 1982an, Munduko Ondarearen Zerrendara bildu zituzten Habana Zaharra eta hiriaren gotorleku-sistema, eta berroneratze-plan zabal bati ekin zitzaion, Historialariaren Bulegoa koordinatzaile zela. Habanako herritarrak harro sentiarazten ditu azken lau hamarkadotan egindakoak —lurraldearen heren bat berreskuratu da, tartean programa soziokultural eta ekonomikoak eta 400 bat eraikin zein eremu publiko—, eta bisitari datozenen miresmena eragiten. 2014tik aurrera, lekuz aldatu zuten portuko jarduera komertzialaren zati handi bat, eta libre geratu ziren ordura arte erabil ezin zitezkeen zenbait eremu; halaber, bistara geratu ziren antzinako zenbait instalazio industrial eta paisaia aldetik balio handia duten hainbat leku. Jakina, zaindu eta bultzatu egin behar da ondare hori, hiriaren eta hiritarren mesederako.

DSC_0402 copia.jpg
_MG_3948 copia.jpg
_MG_3267 copia.jpg
_MG_5675 copia .jpg
_MG_4232 copia.jpg
_MG_4117 copia.jpg
_MG_3829 copia.jpg
_MG_2721-2 copia.jpg
FONDO elegido.jpg

Erakusketa euskarri ezberdinetan

WhatsApp Image 2024-10-10 at 17.46.02 (3).jpeg
CUBOS en la calle.jpeg
Expo metro_14.jpeg
Expo metro_16.jpeg
IMG_1444.JPG
WhatsApp Image 2024-10-08 at 22.15.24.jpeg
Publi metro_04.jpeg
Expo metro_09.jpeg
IMG_1442.JPG
WhatsApp Image 2024-10-07 at 13.59.28.jpeg
WhatsApp Image 2024-10-07 at 14.00.03.jpeg
bottom of page