Kultura Communication y Desarrollo "KCD" GGKEk urriaren 13tik 20ra bitartean ospatuko den 2022ko Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 14. Jaialdiko Epaimahaiarentzako hautagaiak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu.
Erakundeek edo pertsona interesatuek parte hartzea zein kategoriatan gustatuko litzaiekeen komunikatu behar digute. Okupatuta egotekotan, beste bat proposatuko genioke. Hautagai-epea 2022ko ekainaren 15ean itxiko da.
Epaimahaia diziplina anitzeko talde batez osatuta egongo da; Garapen Gizatiarra, Interkulturala, Bidezkoa eta Iraunkorra lortzea helburu duten GGKE-ekin, mugimendu sozialekin, komunikazioarekin eta erakunde publiko edo pribatuekin lotutako pertsonez osatua.
Guztira 21 pertsona izango dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak), 3ko taldeetan banatuta jaialdiaren kategoria bakoitzeko:
Iraunkortasuna
Giza Eskubideak
Emakume Batek Burututako Lan Onena
Kulturartekotasuna
Genero Ekitatea
Euskaraz Egindako Lanik Onena
Ikusezina Express
Lanen ikuskaldia errazteko, iraileko lehen hamabostaldian pertsona bakoitzari interneten zeharreko ikuskatzeko sarbide gakoak bidaliko zaizkio bere kategoriaren lanekin.
Epaimahaiaren deliberamenduak 2022ko urriaren 15ean, larunbata, goizean, egingo dira. Geroago, bazkari bat antolatuko dugu iritzi gehiago trukatu ahal izateko.
Deliberamendura joatea derrogorrezkoa da.
Erakundeek edo pertsona interesatuek bere proposamenak bidali behar dizkigute administracion@kcd-ongd.org helbideari hurrengo informazioarekin:
Pertsonaren izen eta deiturak
Jaialdiaren katalogorako argazkia
5 Ierro gehienez duen curriculuma katalogoan argitaratzeko
Kommentare