top of page

Pribatutasun politika

Tratamenduaren arduraduna

KCD ONGD arduratzen da jasotako datuen tratamenduaz. KCD ONGD - Kultura, Communication, Desarrollo (aurrerantzean, KCD ONGD) AS/B/14091/2008 erregistro-zenbakiaz dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, eta hau du helbidea: Beurko Zaharra 3, 38. pabiloia, 12. bulegoa, Barakaldo, Bizkaia 48902, Espainia. https://www.kcd-ongd.org webgunearen titularra da KCD ONGD.

Pribatutasun-politika honek arautzen du nola jaso eta tratatu behar diren erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonalak gure webgunera sartzen, han nabigatzen edo haren funtzionalitateak erabiltzen dituztenean.

Datu-bilketa, helburuak, legitimazio-oinarriak eta kontserbazio-epeak:

a.   Harremanetarako: Webgunean horretarako jarrita dauden helbideak erabiliz jar daiteke gurekin harremanetan erabiltzailea, zeinak bere identifikazio-datuak ez ezik kontsultaren zergatia, gaia edo arazoa azaldu behar baitu. Kontsulta bideratzeko eta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko erabiliko ditu datu horiek KCD ONGDk.

     Datuen tratamenduaren oinarri juridikoa, berriz, erabiltzailearen baimena da.

     Urtebetez gordeko dira datuak xede horretarako, kasu honetan izan ezik: beste epe batzuk aplikatu behar bazaizkie.

b.  KCD ONGDren blogean erregistratzea: Webgunean erregistratu ondoren, erabiltzaileak bere identifikazio-datuak eman behar ditu (izena eta helbide elektronikoa, esate baterako), erregistroa izapidetzeko eta bere kontu pertsonaleko funtzionalitateetara sarbidea baimentzeko. Erabiltzaileak baimena ematen du bere argitalpenak, irudiak eta iruzkinak KCD ONGDk erabili eta webgunean argitara ditzan.

     Bestalde, webgunearen bidez erregistratu egin daiteke erabiltzailea, edo KCD ONGDren zerbitzuez baliatu, sare sozialetan daukan profila erabiliz. Erabiltzaileak baimendutako eginkizunetarako bakarrik erabiliko ditu datu horiek KCD ONGDk, bai eta erabiltzaileak KCD ONGDri eskuratzea baimendutako datuak ere.

     Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa, berriz, hau da: erregistro-baldintza partikularretan erabiltzaileak onetsitakoaren kontratuzko betearazpena.

     Erabiltzaileak komunitateko kide izaten jarraitzen duen eta erregistratuta dagoen bitartean, gorde egingo dira haren datuak; webgunean iruzkinik argitaratzen bada, berriz, inongo aldaketarik gabe gordeko dira, erabiltzaileak haiek kendu edo kentzeko eskatu ezean, betiere aplikagarri diren epeak beste batzuk ez badira.

c.   Cookieak: Webgunera sartzeko eta han nabigatzeko erabiltzen den ekipoan cookieak deritzen fitxategiak ezartzeko teknologia dauka webguneak. Noiznahi blokeatu edo desgaitu daitezke cookieak, nabigatzailearen konfigurazio-aukeren bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu cookieen gaineko gure politika.

     Datuen tratamenduaren oinarri juridikoa, berriz, erabiltzailearen baimena da.

d.  Publizitatea: Erabiltzaileak berariaz baimentzen badu, webguneko zerbitzuei eta/edo sustapenei buruzko publizitatea bidal diezaioke KNC ONGDk; esate baterako, berrikuntzen eta/edo deskontuen gaineko informazioa.

     Datuen tratamenduaren oinarri juridikoa, berriz, erabiltzailearen baimena da.

     Datuak gordeta edukitzeko epea hau izango da: publizitatea bidaltzeko sisteman erabiltzailea alta emanda egoten den arte, horretarako baimena erretiratu gabe.

     Noiznahi erretira dezake baimena erabiltzaileak, horretarako dauden esteken bidez edo helbide honetara idatziz: info@kcd-ongd.org.

 

e.  Inkestak: Bilboko «Film Sozialak» Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian izan den
erabiltzaileak aukeran izango du boto-inkestan edo institutuetara zuzenduriko inkestan parte
hartzea. Horretarako, ezinbestekoa da identifikazio-datuak ematea, hala nola izen-abizenak.

Emandako informazioa inkestan parte hartzeko eta haren bidez lortutako emaitzak kudeatzeko
erabiliko da.

Datuen tratamenduaren oinarri juridikoa erabiltzailearen baimena da.

Datuok urtebetez gordeko dira xede horretarako, salbu eta beste epe batzuk aplikatu behar
badira.

f. Zozketa: Erabiltzaileak berariaz eman dezake baimena, boto-inkestaren edo institutuetara
bideratutakoaren bidez, globo-bidaia baten zozketan parte hartzeko. Horretarako,
ezinbestekoa da helbide elektronikoa ematea, bai eta zozketaren lege-oinarriak onartzea ere.

Emandako informazioa zozketan parte hartzeko eta hura kudeatzeko erabiliko da.

Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa dagozkion lege-oinarriak onartu ondotik
erabiltzailearekin izaniko kontratu-harremanean oinarritzen da.

Datuak zozketa egiteko behar den denboran gordeko dira xede horretarako, salbu eta beste
epe batzuk aplikatu behar badira.

Eskubideez baliatzea:

Halaber, erabiltzaile orok ezezta dezake tratamendurako baimena, datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, beste norabait eramateko, aurkaratzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideez baliatuz. Horretarako, KCD ONGDrekin harremanetan jarri behar du, mezu elektroniko bat bidaliz info@kcd-ongd.org helbidera edo goian aipatutakora. «Gaia» atalean «Datuen babesa» idatzi behar du. Kasu bereziren batean, nortasuna agiri ofizialen bidez egiaztatzeko eska diezaioke KCD ONGDk erabiltzaileari; adibidez, hirugarren batzuek haren datuetara sartzea eragozteko.

Azkenik, eskubidea du erabiltzaileak edozein aldaketa idatziz, edo baja eskatzeko, aipatutako helbideetatik edozeinetara idatziz.

Noiznahi aurkez ditzake erabiltzaileak erreklamazioak Espainiako Datuen Babeserako Agentzian, bere eskubideez baliatzeko.

Pribatutasun-politika aldatzea:

Eskubidea du KCD ONGDk noiznahi aldatzeko bere pribatutasun-politika, datuak babesteko indarreko legeriari jarraikiz eta aldez aurretik interesdunei jakinaraziz.

Pribatutasun-politika honi aplikagarri zaion hizkuntza

Gaztelania da baldintza hauei aplikatu beharreko hizkuntza; beste hizkuntzaren batean jarduteko aukera eskaintzen bada, erabiltzaileen erosotasuna areagotzeko eta elkar hobeto ulertzeko da. Dena dela, gaztelaniazko bertsioa izango da nagusi pribatutasun-politika honetan.

Elkarri kontrajartzen bazaizkio edozein hizkuntzatako pribatutasun-politika eta gaztelaniazko bertsioa, gaztelaniazkoa lehenetsi behar da.

bottom of page