top of page

EPAIMAHAIA

GIZA ESKUBIDEAK

Carolina_edited.jpg

Carolina De León

"Emakume Migratzaile Ekintzaileak" ekimenaren barruan, genero-berdintasunerako elkarteko kidea da. Diseinatzailea, artista bisuala, idazlea, giza eskubideen eta lurraldeen defendatzailea, komunikatzaile soziala, Guatemala 1982 filma ekoiztu zuen Los Angeleseko Guatemala films ekoiztetxearen ordezkaria da, eta arte eta kultura-proiektuetan dabil lanean. Enrique Palaciosek produzitutako Lucía filmean (Kolonbia-Guatemala) aktore gonbidatua izan zen. Maiar dantza folklorikoen dantzaria era bada, Guatemalako artistarik onenarentzat Zilarrezko Gardenia saria irabazi zuen, eta Quetzaltenangoko alaba kutun izendatu zuen Prensa Libre El Quetzalteco  egunkariak.

Silvia Gutierrez Vallejo

Jarduneko abokatua da 2003az geroztik, eta Bilbon du bulegoa. Eremu hauetan dihardu: zuzenbide penala, zibila (familiaren eta adingabeen arloa), fiskala, emakumeen gaineko indarkeria eta atzerritartasun-zuzenbidea. Egun, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Gobernu Batzordeko kide da, eta Atzerritartasun Zuzenbideko eta Espetxe Zuzenbideko azpibatzordeetako kidea Abokatuen Kontseilu Nagusian. Laneko esparrutik kanpo, atzerritartasun-zuzenbidearen eta giza eskubideen inguruko prestakuntza-saioak eman dizkie administrazio publikoetako eta erakundeetako kideei.

Silvia ICAB.jpg

Ricardo Usategui Uriarte

Politika Zientzietan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna da, eta graduondoko ikasketak egin ditu garapenerako lankidetzaren, kudeaketa publikoaren, genero eta Berdintasunaren, eta giza eskubideen arloetan. Gaur egun, teknikari dihardu Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusian. Aurretik, hainbat elkartetan eta askotariko helburuak dituzten GGKE-etan egin du lan, betiere pertsona guztientzat eskubide guztiak babeste aldera. Familia eta lagunak, kirola, musika, irakurtzea, antzerkia eta zinema dira aisialdirako gogoko dituen aukerak. Eta, batez ere, ordu asko ematen ditu mendian, osasun fisikoa eta mentala zaintzeko.

Santa González Valencia

Gizarte-hezitzailea, hezkuntza-ikuskatzailea eta pedagogoa da. Zinema, antzerkia eta literatura atsegin ditu, eta aktibista da zenbait gizarte-mugimendutan: Atxuritarrok, Arrazakeriaren kontrako mugimendua, Invasión Sudaka eta «Txiapasekin» laguntza eta elkartasuneko nazioarteko plataforma. Haurrentzako ipuinak idazten ditu eta musika maite du. Askok tokia izango duten mundua lor daitekeela sinesten du.

KULTURARTEKOTASUNA

Elsabeth Kassa Zewude.jpg

Elsabeth Kassa Zewude

Euskal-etiopiar emakume aktibista, feminista eta antirrazista. Kultura-aniztasunaren inguruko eztabaida- eta truke-jardueretan solaskide eta dinamizatzaile gisa duen eskarmentuan oinarritutako prestakuntza du. «Emigrados TV. Diáspora africana en Euskadi» taldeko kide da; bertan, elkarrizketak egiten ditu Buna Tetu saioan (horrela esaten zaio kafearen zeremoniari Etiopian). Solaserako saio horretan, elkartasunarekin eta gizarte-eraldaketarekin konprometituta dauden kulturako pertsonekin hitz egiten du. Bilbon sortutako Afrikako Literaturako Klubeko kide ere bada. Era berean, «Babel» Munduko Emakumeak elkarte feministako kide da, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimeneko zinema-batzordeko partaide.

Iker de la Peña Aguirre

Gizarte Lanean graduduna Deustuko Unibertsitatean, eta Partaidetza eta Komunitate Garapeneko masterduna EHUn. Arrazoi bategatik edo besteagatik zaurgarritasun-egoeran dauden taldeen oinarrizko beharrei eraginkortasunez erantzungo dieten proiektuak eraman nahi ditu aurrera batez ere. Gaur egun, immigrazio-teknikari ari da Bilboko Udalean. Askotariko arloetan egin du lan, hainbat ardura-mailatan (supermerkatuetan, teleoperadore gisa, gizarte-jantokietan, adinekoen egoitzetan…), eta eskarmentu hori oso baliagarria izan zaio garapen pertsonal zein profesionalerako.

Mª Izaskun Astondoa Sarria

Eusko Jaurlaritzan ekin zion lanbide-bizitzari. Urte haietan, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistako altxorzaina zen, eta Ekuatore Gineara bidaiatzeko aukera izan zuen batzuetan. Aldi batez enpresa pribatuan jardun ostean, eLankidetzako lantaldera batu zen 2020ko irailean. 2022an, jarraipen-bidaia bat egin zuen Ekuadorrera, eta bertatik bertara ezagutu zituen herrialde horretan finantzatutako proiektuak. Iraunkortasunarekin eta GIHekin sentsibilizaturik dago, eta zinemaren zale porrokatutzat du bere burua, pertsonengana iristen diren errealitateak azaltzeko tresna egokia delakoan.

Izaskun Astondoa.jpg

IRAUNKORTASUNA

Foto_BGuzman (2).jpg

Begoña Guzmán Sánchez

Historian lizentziaduna da, kultura-ondarearen kudeaketan espezializatua, eta kulturarteko hezkuntzako, gizarte-bitartekaritzako eta kultura-kudeaketako graduondoko ikasketak egin ditu. 2011tik 2015era, La Habanako UNESCOren bulegoan egin zuen lan, Munduko Ondarearen eta garapen iraunkorraren alderdi kulturalaren alorretako aditu gisa. Gerora, langabezian dauden talde zaurgarriei laguntzen jardun zuen EDE fundazioan, eta enplegua eta ekintzailetza sustatzeko ekimenetan, Santa María la Real fundazioan. 2020tik, UN Etxeko kultura-arduraduna da. Askotariko proiektuak gauzatzen ditu; besteak beste, kulturaren eta 2030 Agendaren ingurukoak, kultura-aniztasunari buruzkoak eta arte- eta ondare-hezkuntza ardatz dutenak. Proiektuotan, gazteei ematen zaie protagonismoa eraldaketa-eragile gisa.

Gabriel López Martín

Ingurumen Zientzietan lizentziaduna. 2017tik Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen-zerbitzuan egin du lan, eta, 2022az geroztik, ingurumen-kalitateko teknikaria da Bizkaiko Foru Aldundian. Arazo ekosozialak kezkagarriak iruditu zaizkio betidanik, eta esparru horretako hainbat ikastaro egin ditu. Boluntario-lanak egin ditu zenbait elkartetan, eta, egun, Bizizaleak konpartsa ekologistan dihardu. Euskararekiko sentsibilizazio handia du, eta interes handiz jarraitu ditu beti hizkuntza horren aldeko ekimenak. Aisialdian, zinemazalea eta mendizalea da.

Gabriel.jpg
Somaya Amiri fotografía_edited.jpg

Somaya Amiri

Haurtzaroan, errefuxiatua izan zen Iranen, eta 2008an itzuli zen Afganistanera, talibanak garaituak izan zirenean. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, baina zinema eta antzerkia dira benetan gustuko dituen alorrak. Afganistango emakumeek beren bizitzan dituzten erronkei eta tabuei buruzko hiru dokumental egin zituen. Era berean, Heraten, atzerriko bulego batzuekin lankidetzan, antzerki-prestakuntzako ikastaroak antolatu ditu neskatilentzat, eta Afganistango zenbait jaialditan hartu du parte. 2016an, antzezlan konprometitu bat egin zuen: Islama iraintzea leporatuta harrika eta erreta hil zuten neskatila bati buruzko lana zen, 2015eko benetako gertaera batean oinarritua. Handik gutxira, lehen saria eskuratu zuen film laburren jaialdi batean, eta, aretotik irtetean, bi ezezagunek labanaz eraso zuten. Orduan, alde batera utzi zuen sorkuntza-lana, 2022an Espainian babestu zen arte. Afganistango emakumeen egoerari buruzko liburu bat idatzi du, oraindik itzuli gabe eta argitaratu gabe dagoena.

GENERO EKITATEA

Trinidad Vicente_edited.jpg

Trinidad Vicente Torrado

Irakasle titularra da Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, eta unibertsitate bereko Giza Eskubideen Institutuko kidea. «Giza Eskubideak eta Erronka Soziokulturalak eraldatzen ari den munduan» ikerketa-taldeko partaidea da. Besteak beste, Aniztasuna eta kulturartekotasuna, Bazterketa eta genero-indarkeria eta Giza Eskubideen funtsezko alderdiak ikasgaien irakaslea da. Solidaria Euskadi garapen iraunkorrerako elkarteko lehendakaria da.

Iván Francisco Alberto

Angolar jatorria du. Arrazakeriaren aurkako eta giza eskubideen aldeko militantea da CNAAE elkartean (Afrikako Komunitate Beltz eta Afro ondorengoen Espainiako Elkartea), Psikologian graduduna EHUn eta Analisi eta diagnostiko klinikoen laborategiko goi-mailako teknikaria. Gaur egun, laguntza psikologikoa eta lanaren bidezko terapia eskaintzen ditu. Zinema maite du, kultura orokorrean, eta gizartea eraldatzeko eta estereotipoak baztertzeko duen ahalmena, beti gizarte bidezkoago baten alde, oraingoa baino sentiberagoa, ekitatiboagoa eta gizatiarragoa izango den gizarte baten alde.

Iratxe Amiano Bonatxea

EHUko irakaslea da, HEGOA Institutura adskribatua. 2009tik 2017ra, EHUko Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria izan zen. Garapen iraunkorraren, elkartasunaren eta giza eskubideen kontzeptuak, besteak beste, kudeaketan eta unibertsitate-irakaskuntzan zeharka ezartzen saiatu zen. EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoaren eta Iraunkortasun Bulegoaren ardura izan zuen. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioko patronatuko kidea da sortu zenetik (2002tik).

Iratxe Amiano.jpg

EUSKARAZ EGINDAKO LAN ONENA

Saioa de Miguel.png

Saioa de Miguel Moreno

Artista bisuala, eta zinema dokumental eta esperimentalean espezializatutako kultura-kudeatzailea. Zinema-zuzendaritzan diplomaduna TAI arteetako unibertsitate-eskolan, eta Kultura Kudeaketan aditua La Fábrica arte garaikideko fundazioaren eskutik. Ikus-entzunezko narratiba berriak interesatzen zaizkio batez ere. Zehazki, etxe- eta nekazaritza-giroko zinema eta emakumeek ingurune horiekin duten harremana lerrokatzen dituztenak. Egunerokotasunetik, gai unibertsalen inguruko hausnarketa egiten du: zorionaren bilaketa, feminismoa, eskasia globala, buruko osasuna eta artea. Artxiboekin, argazkiekin eta zinema analogikoarekin esperimentatzen du.

Luis Cuadra.JPG

Julio Cuadra Escolar

Haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako irakaslea da eskola publikoan. Erromoko ECCA GKEko lehendakaria. Ekuadorren misiolari jardun zuen 1985etik 1992ra, eta, ondoren, bertako herri-irakaskuntzako proiektuetan lagundu du, indigenen herrialdeetan, uda-sasoian. 1995etik, lankidetza-proiektuetan laguntzen du Kongoko Errepublika Demokratikoan. Getxoko Udaleko Lantalde lankidetza-taldearen sortzailea da. Bilboko elizbarrutiko Iparra-Hegoa lankidetzarako eta garapenerako taldeen laguntzailea da 1996tik. Izugarri maite du lankidetzaren esparruko zeregina.

Irantzu García Oliver

Kulturako teknikaria EHUko Bizkaiko Campusean. 18 hilabeteko beka batek eraman zuen Hego Konora, baina 11 urte behar izan zituen Euskal Herrira itzultzeko. Aholkularitzan aritzeagatik, zenbait herrialdetan egin zuen lan eta bizi izan zen. Gizarte-arloko boluntariotzan parte hartu zuen interes pertsonalak bultzatuta. Zinema independentea eta kaleko antzerkia maite ditu.

EXPRESS IKUSEZINA

Felipe García Esteban

EHUko gizarte-konpromisoko teknikaria.
EHUko Jasangarritasunaren eta Gizarte Konpromisoaren Zuzendaritzak justizia soziala,
aniztasuna eta ongizate kolektiboa sustatzen dituzten proiektu eta ekimenetan
unibertsitate-komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatu nahi du.
Bere lanaren funtsa bi helburu argitan oinarritzen da: unibertsitateko ikasleari boterea
ematea aldaketaren eragile izan dadin eta etorkizun integratzaile eta jasangarriagoarekin
konprometitutako unibertsitate-komunitate bat sortzea.

Teresa Campos López

Ondarearen Kontserbazioan lizentziaduna da, eta arkeologo eta ondare-hezitzaile gisa aritu da, akademiarekin modu esklusiboan lotu zen arte, UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko plaza baten bidez. Hasieran, lotura estua izan zuen mundu islamiarrarekin, ikerketa-esparruetako bat baitzen. Gaur egun, gainera, loturak eta ondarearen sozializazioa, arkeologia feminista eta hezkidetza lantzen ditu.

Anais Córdova Páez

Interneten aroan, politikaren, ekologiaren, generoaren eta mugimenduzko irudien arteko elkarrizketa nolakoa den hausnartzen du. Haren lanak zaintza jartzen du erdigunean, filmen ekoizpenean eta emanaldietan sorkuntza-prozesuei desafio egiteko. Munduko hegoaldeko artistekin eta taldeekin aritu da elkarlanean. Lubricas (2016) film laburra eta Amazonia+Covid (2020) seriea zuzendu ditu. Komisariotzako masterra egin du Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolan, eta EQUISeko (Ekuadorreko zinema feministaren jaialdiko) egitaraua prestatzen du. Balkanetako, Espainiako eta Kolonbiako zinema-aretoetarako programazioak egin ditu. Zinegoak-eko (Bilboko LGBTIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko) produkzio-arduraduna da, eta Kroaziako UNSEEN zinemaldi ibiltariaren jaialdiko kuradorea. Sortzaile, kuradore eta ekoizle gisa egin dituen lanetan, generoaz, ekologiaz, autonomiaz eta plazeraz aritzen da, ikuspegi dekolonial batetik, betiere. Lunádigas proiektuko banatzailea eta kolaboratzailea da.

AnaisCordovaPaez.jpeg
Belén Ruiz Soroa.jpg

Belén Ruiz Soroa

Bilbotarra da jaiotzez, eta Informazio Zientzietan eta Filosofian lizentziaduna. Gidoilaria izan da artearen inguruko dokumentaletan, telebistetako autosustapen-iragarkietan eta filmen trailerretan. Gaur egun, zinemari buruzko mintegiak eta ikastaroak ematen ditu EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, unibertsitate horretako ikasle ohien ACAEX-EGIKE elkartean eta bestelako kultura-gune eta -elkarte batzuetan. Vera Cruz ikastetxeko ikasle ohien elkarteko zineforumaren koordinatzailea da. Zinema eta ikus-entzunezkoak generoaren ikuspegitik aztertzen espezializatuta dago.

EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LANIK ONENA

Iñaki Arkotxa Idiakez

Euskara irakaslea da DBHn eta batxilergoan, hezkuntza-sistema publikoan, eta biziki maite du zinema. Gidoigintzako eta zinema-zuzendaritzako ikastaroak egin ditu. Gaur egun, figurante-lanak egiten ditu, eta Cinco Lobitos, 20.000 especies de abejas eta Las pelotaris filmetan zein Balenciaga telesailean hartu du parte, besteak beste.

bottom of page