top of page
Diseño sin título (1).png

Kultura Communication y Desarrollo GGKEtik, atsegin handiz aurkezten dizuegu Kulturari, Komunikazioari eta Garapenari buruzko hamabosgarren topaketa, EHUren Uda Ikastaroetan kokatua. Aurten, kulturen arteko harremana areagotze aldera, elkarrizketa eta hausnarketa sortzeko ahaleginean jarraitzen dugu, bai eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak sustatzeko ahaleginean ere. Edizio honetan, migrazio-prozesuen erronkei eta aukerei buruzko hausnarketak eta esperientziak partekatuko dira, 10. GJHaren ildoari jarrikiz. Horren helburua da herrialdeen arteko eta herrialdeen barruko desberdintasunak txikitzea.

Hainbat mahai izango ditugu, eta, horietan, hezkuntzaren, sindikalismoaren, kulturaren eta artearen sektoreetako hainbat espezialistak hartuko dute parte, migrazioek gure gizarte- eta kultura-sarea nola aberasten duten azaltzeko. Ikastaroan, elkarrizketak eta lankidetzak komunitate inklusibo eta erresilienteak eraikitzeko duten garrantzia aztertuko da, eta gorroto-diskurtsoek bizikidetza oztopatzeko eta kaltetzeko bakarrik balio dutela azpimarratuko, eta hain beharrezkoa den giza garapena geldiarazten dutela.

Ikasleei, profesionalei eta, oro har, herritarrei gonbit egiten diegu Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza-jardunaldi hauetan parte hartzera. Jardunaldietan, identitate guztietako pertsonok, elkarturik, gorroto-diskurtsoei aurre egin ahal izango diegu eta guztion ongi globala sustatu ahal izango dugu.

bottom of page