top of page

EPAIMAHAIA

GIZA ESKUBIDEAK

Chiara Lopez.jpg

Chiara López Palomino

Nazioarteko Ikasketetan graduatua, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, eta Nazioarteko Garapenean eta Lankidetzan espezializatua, HEGOA Institutuan eta EHUn. Gaur egun, Bilboko Udaleko Garapenerako Lankidetzako teknikaria da. Gogokoen dituen lan-ildoak justizia trantsizionala, bakearen eraikuntza, ekintza humanitarioa eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa dira. Hain interes handia du arlo horietan, ezen bakearen eraikuntzan emakumeek El Salvadorren, Guatemalan eta Kolonbian izan duten egitekoa aztertu baitu bere tesietan. Haren ustez, zinema sozialak ahalmen handia du desberdinkeriak azaleratu eta salatu nahi dituzten ahotsak anplifikatzeko, bai eta desberdinkeriok pairatzen dituztenen artean justizia eta erreparazioa sustatzeko ere

Ricardo Usategui Uriarte

Politika Zientzietan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna da, eta graduondoko ikasketak egin ditu garapenerako lankidetzaren, kudeaketa publikoaren, genero eta Berdintasunaren, eta giza eskubideen arloetan. Gaur egun, teknikari dihardu Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusian. Aurretik, hainbat elkartetan eta askotariko helburuak dituzten GGKE-etan egin du lan, betiere pertsona guztientzat eskubide guztiak babeste aldera. Familia eta lagunak, kirola, musika, irakurtzea, antzerkia eta zinema dira aisialdirako gogoko dituen aukerak. Eta, batez ere, ordu asko ematen ditu mendian, osasun fisikoa eta mentala zaintzeko

Ricardo Usategi.jpeg
Silvia Gutierrez.jpg

Silvia Gutiérrez Vallejo

Jarduneko abokatua da 2003az geroztik, eta Bilbon du bulegoa. Eremu hauetan dihardu: zuzenbide penala, zibila (familiaren eta adingabeen arloa), fiskala, emakumeen gaineko indarkeria eta atzerritartasun-zuzenbidea. Egun, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Gobernu Batzordeko kide da, eta Atzerritartasun Zuzenbideko eta Espetxe Zuzenbideko azpibatzordeetako kidea Abokatuen Kontseilu Nagusian. Laneko esparrutik kanpo, atzerritartasun-zuzenbidearen eta giza eskubideen inguruko prestakuntza-saioak eman dizkie administrazio publikoetako eta erakundeetako kideei.

​Joaquín ponte Velón

Deustun eta Galdakao Ospitalean hezitako psikologo klinikoa da. Familia-terapiako masterra du, eta ahozko narratzailea izan da 25 urtez, A la luz de las velas eta Alabazán kolektiboekin. Sormenezko idazketari buruzko Alfa lantegian hartu zuen parte 15 urtez; abeslari afizionatua da, eta zinemazale amorratua urte askoan; hainbat GKEtan hartu du parte, hala nola Munduko Medikuetan eta Greenpeacen, eta lankidetzan jardun du errefuxiatuen esparruetan.

Joaquin Ponte_2.jpg

KULTURARTEKOTASUNA

jone Risueño.jpg

Jone Risueño Lejardi

Nazioarteko Harremanetan graduduna Deustuko Unibertsitatean, eta Gatazka eta Garapen Ikasketetan espezializatua, Ganteko Unibertsitatean. Gaur egun, immigrazio-teknikari ari da Bilboko Udalean. Bere ibilbide profesionala justizia sozialaren eta giza eskubideen arloetan garatu du, eta gatazka armatuetako eta bake-prozesuetako testuinguruetan eta gatazka osteko egoeretako konponbide sozialean oinarritutako ikerketa-proiektuak egin ditu. Artearen eta kulturaren defendatzaile irmoa da, gizartea eraldatzeko tresnak eta adierazpen indibidual eta kolektiborako plataformak baitira. Aisialdian, artea bere forma guztietan sortzen eta partekatzen gozatzen du.

Marina Molina-Prados Muñoz

Osasun-psikologo gisa esku-hartze psikologiko eta sozialaren hainbat eremutan egin du lan, bai adingabeekin, bai zaurgarritasun-egoeran dauden helduekin, eguneko ospitaleetan nahiz osasun- eta psikohezkuntza-zerbitzuetan. 2017tik Nazioarteko Babesaren eta Giza Eskubideen esparruan egiten du lan errefuxiatuekin eta asilo-eskatzaileekin. Arlo terapeutikoan esku hartzen du, askotariko indarkeriaren eta jazarpenen ondorioz bizitako kalteak arintzeko. Horrez gain, aditu-txostenak eta Istanbulgo protokoloak egiten ditu, asilo-eskatzaileei laguntzeko.  Aktore-prestakuntza du, eta lan hori sorkuntza eszenikoarekin eta zinemarekin uztartzen ditu.

Marina Molina_edited_edited.png

Aintzane Cámara Izaguirre

Bilboko Hezkuntza Fakultateko (UPV/EHU) irakaslea unibertsitate-irakaskuntzan izandako esperientzia 2018. urtea amaitu arte. Hainbat proiektuetan parte hartu du: hezkuntza, musika, genero-berdintasuna, ikus-entzunezkoak arloetan. Kultura eta hezkuntza-erakundeen batzordeetako aholkulari eta ebaluatzaile gisa egon da. KCDrekin duen harremana, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdietara joatetik dator, eta KCDk ontolatutako bideoak egiteko ikastaroetara ere bertaratu da; gaur egun, OEEko zinema-batzordeko kide gisa,  eta 2021etik jaialdiko Hautapen Batzordeko kide da.

Amaia Benito.JPG

IRAUNKORTASUNA

Foto_BGuzman (2).jpg
Mikel Varela.jpg

 Mikel Varela García

Historian lizentziaduna da, kultura-ondarearen kudeaketan espezializatua, eta kulturarteko hezkuntzako, gizarte-bitartekaritzako eta kultura-kudeaketako graduondoko ikasketak egin ditu. 2011tik 2015era, La Habanako UNESCOren bulegoan egin zuen lan, Munduko Ondarearen eta garapen iraunkorraren alderdi kulturalaren alorretako aditu gisa. Gerora, langabezian dauden talde zaurgarriei laguntzen jardun zuen EDE fundazioan, eta enplegua eta ekintzailetza sustatzeko ekimenetan, Santa María la Real fundazioan. 2020tik, UN Etxeko kultura-arduraduna da. Askotariko proiektuak gauzatzen ditu; besteak beste, kulturaren eta 2030 Agendaren ingurukoak, kultura-aniztasunari buruzkoak eta arte- eta ondare-hezkuntza ardatz dutenak. Proiektuotan, gazteei ematen zaie protagonismoa eraldaketa-eragile gisa.

FOTO_Lore Etxebarria.jpeg

Lore Etxebarria

Pedagogian graduduna. 2021etik 2022ra Hezkidetzan Esku Hartzen burutu zuen EHUn. UNEtxearen eskutik “Human Rights Intership Programme 2024” Giza Eskubideen inguruko formakuntza burutu berri du Ginebran. Sexuen Hezkuntzarekiko, Garapenerako Lankidetzarekiko zein Genero kontuekiko interes handia du Lorek, ikastaro asko gauzatu dituelarik gai hauetan. 2021etik Ikertze Kultur Elkartean dihardu lanean hezkuntza material zein jarduera didaktikoak diseinatzen eta aniztasunarekin, hezkidetzarekin zein giza eskubideekin lotura duten proiektu eta programak haur, nerabe eta helduekin burutzen. Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurreko lan taldeko kidea da duela lau ediziotik. Musika, kultura eta janaria maite ditu

FOTO_Lore Etxebarria.jpeg
Somaya Amiri fotografía_edited.jpg

Angeriñe Elorriaga

Angeriñe Elorriaga Illera es Licenciada en Publicidad y Relaciones Públicas y Doctora en Comunicación Social por la Universidad del País Vasco. Es profesora trilingüe del Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad e imparte diversas asignaturas relacionadas con la comunicación y el marketing. Participa en varios proyectos de investigación y sus principales líneas de investigación se centran en la publicidad y la comunicación con perspectiva de género y las lenguas minorizadas. Actualmente dirige el Observatorio de Periodismo Machista.

Angeriñe Elorriaga.jpg

GENERO EKITATEA

Lorea Romero.jpg

Lorea Romero Gutiérrez

Soziologoa, feminista, eta Hezkuntzaren Ekitatean eta Berrikuntzan doktorea. Bereziki interesatzen zaizkio feminismoek gizarte-analisiaren eta ikerketa-metodoen inguruan landutako ezagutzak. Zinema, mundu honi eta beste mundu posible batzuei buruzko istorioen narrazio-proiektu gisa, oso presente dago bere bizitzan eta bere irakaskuntza-jardueran. Irakasle hasi zenetik, zineman funtsezko tresna bat aurkitu zuen, soziologiaren irakaskuntzan lantzen diren kontzeptu, teoria eta analisi askori heltzeko. Gaur egun, doktoratu ondoko ikertzaile gisa egiten du lan Deustuko Unibertsitateko Deusto Valores Sociales taldean

Lander Telletxea Armendariz

Licenciado en Bellas Artes por EHU/UPV y actualmente cursa el grado de filosofía en la UNED. Es parte del equipo de ZINEGOAK (Festival internacional lgtbiq+ de cine y artes escénicas de Bilbao) desde el 2015. Militante LGTBIQ+ considera que el cine es el medio que mejor une lo político, lo social y lo artístico.

lander telletxea.jpg

Julen Rodriguez Barrenetxea

Entreamigos-Lagun Artean GKEko komunikazio-arduraduna da. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna eta ekoizpen eta diseinu grafikoko masterduna. Ikus-entzunezkoen arloan esperientzia handia du eta komunikazioaren sektorean espezializatua dago. Azken 5 urteotan Getxoko Entreamigos-Lagun Artean elkarteko komunikazio-arduradun gisa egin du lan. Irmoki sinesten du komunikazioa funtsezko tresna dela gizartea eraldatzeko, eta narratiba berriek aukera ezin hobea eskaintzen dutela, artea ardatz hartuta gizartearen kontzientzia kritikoa aktibatzeko.

julen Rodriguez.jpg

EUSKARAZ EGINDAKO LAN ONENA

Marimar Hernandez.jpg

​Marimar Hernández del Campo.

Gaur egun, eta duela ia hamar urtetik, ETBko programen gaurkotasun-edukien arduraduna da. Kazetaritzan lizentziaduna da EHUn, eta lanbide-karrera osoa, lehendabizi, irratiari lotuta egon da, eta, ondoren, 2000tik, telebistari. Hainbat gairi buruzko erreportajeak eta dokumentalak zuzendu ditu 15 urtez, eta horrela ikasi du historiak kontatzen. Historia bat kontatzea da edozein edukiren oinarria. Historia bat ondo kontatzen baduzu, txinparta bat piz dezakezu, eta mundua mugitu. Planeta global honetan, non dena azkar nahi dugun, komunikatzeko modu berrietara eta hizkuntza berrietara egokitzen ahalegindu behar dugu, gazteenengana iristeko gai izan gaitezen eta belaunaldi berriek arreta jar diezaguten.

Teresa Campos.png

Teresa Campos López

EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Ondarearen Kontserbazioan lizentziaduna da, eta arkeologo eta ondare-hezitzaile jardun du, harik eta EHUko Hezkuntza Fakultateko plaza baten bidez akademiara esklusibotasunez lotu den arte. Hastapenetan, lotura estua izan zuen mundu islamikoarekin, bere ikerketa-esparruetako bat baitzen. Gaur egun, hainbat ildotan dihardu lanean, hala nola ondare-loturetan eta -sozializazioan, arkeologia feministan eta baterako hezkuntzan.

Teresa Campos_edited.png
ESTIBALIZ MARTINEZ.png

Estíbaliz Martínez Villabeitia

Psikopedagogian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Psikodidaktikan doktorea EHUn. 2010etik, EHUko Unibertsitate Lankidetzarako Bulegoko arduradun teknikoa da. Haren iritzian, unibertsitateak gizarte--eraldaketarako eragile estrategikoa izan behar du, eta erantzukizun handia du ezagutza kritikoa sortu eta zabaltzeko zereginean. Zinema onaz gozatzen du, batez ere errealitatetik elikatzen diren lanez, hausnarketa eta aldaketa sozialaren bidez errealitatean eragiten dutenez. 

ESTIBALIZ MARTINEZ.png

EXPRESS IKUSEZINA

Felipe García Esteban

EHUko gizarte-konpromisoko teknikaria.
EHUko Jasangarritasunaren eta Gizarte Konpromisoaren Zuzendaritzak justizia soziala,
aniztasuna eta ongizate kolektiboa sustatzen dituzten proiektu eta ekimenetan
unibertsitate-komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatu nahi du.
Bere lanaren funtsa bi helburu argitan oinarritzen da: unibertsitateko ikasleari boterea
ematea aldaketaren eragile izan dadin eta etorkizun integratzaile eta jasangarriagoarekin
konprometitutako unibertsitate-komunitate bat sortzea.

Felipe Garcia.png
Sara Gabriela.jpg

Sara Gabriela Trazancos Tirado

Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna Mexikoko La Salle Unibertsitatean, Hezkuntza Teknologiako espezialitatean. Bi urtez Mexikoko Grupo Radio Centro irratsaioko ekoizpen-taldeko kide izan zen, Raymundo Rivasen koordinaziopean. Salamancan, Espainian, «@rroba Radio» irratsaioaren zuzendaria eta gidaria izan zen; eta antzerki espontaneoko aktorea, Ana María Fernández Espinosak zuzendutako «Entrespejos» konpainian. Konpainia horrek Topaseko kartzelan, Salamancako Gurutze Gorriaren Gazte Zentroan eta eskualdeko beste txoko batzuetan eskainitako emanaldietan hartu zuen parte. «Laguntza Soziosanitarioko Unitate Mugikorra» esku-hartze sozialeko proiektuaren koordinatzailea izan zen —gaur egun «Larrialdi Soziosanitarioko Unitatea»—, Salamancako Gurutze Gorrian. 2023az geroztik, EHUko Eragin Sozialaren arduraduna da Bilbon, eta hainbat ikerketa gauzatu ditu.

Anais Córdova Páez

Interneten aroan, politikaren, ekologiaren, generoaren eta mugimenduzko irudien arteko elkarrizketa nolakoa den hausnartzen du. Haren lanak zaintza jartzen du erdigunean, filmen ekoizpenean eta emanaldietan sorkuntza-prozesuei desafio egiteko. Munduko hegoaldeko artistekin eta taldeekin aritu da elkarlanean. Lubricas (2016) film laburra eta Amazonia+Covid (2020) seriea zuzendu ditu. Komisariotzako masterra egin du Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolan, eta EQUISeko (Ekuadorreko zinema feministaren jaialdiko) egitaraua prestatzen du. Balkanetako, Espainiako eta Kolonbiako zinema-aretoetarako programazioak egin ditu. Zinegoak-eko (Bilboko LGBTIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko) produkzio-arduraduna da, eta Kroaziako UNSEEN zinemaldi ibiltariaren jaialdiko kuradorea. Sortzaile, kuradore eta ekoizle gisa egin dituen lanetan, generoaz, ekologiaz, autonomiaz eta plazeraz aritzen da, ikuspegi dekolonial batetik, betiere. Lunádigas proiektuko banatzailea eta kolaboratzailea da.

Lucia Alonso.jpeg
ANA APIKA.jpg
ANA APIKA.jpg

Belén Ruiz Soroa

Bilbotarra da jaiotzez, eta Informazio Zientzietan eta Filosofian lizentziaduna. Gidoilaria izan da artearen inguruko dokumentaletan, telebistetako autosustapen-iragarkietan eta filmen trailerretan. Gaur egun, zinemari buruzko mintegiak eta ikastaroak ematen ditu EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan, unibertsitate horretako ikasle ohien ACAEX-EGIKE elkartean eta bestelako kultura-gune eta -elkarte batzuetan. Vera Cruz ikastetxeko ikasle ohien elkarteko zineforumaren koordinatzailea da. Zinema eta ikus-entzunezkoak generoaren ikuspegitik aztertzen espezializatuta dago.

EMAKUME BATEK BURUTUTAKO LANIK ONENA

Iñaki Arkotxa Idiakez

Euskara irakaslea da DBHn eta batxilergoan, hezkuntza-sistema publikoan, eta biziki maite du zinema. Gidoigintzako eta zinema-zuzendaritzako ikastaroak egin ditu. Gaur egun, figurante-lanak egiten ditu, eta Cinco Lobitos, 20.000 especies de abejas eta Las pelotaris filmetan zein Balenciaga telesailean hartu du parte, besteak beste.

Monika Vazquez.jpeg
bottom of page